Dantzari, idazle, musikari, kudeatzaile eta sortzaile plastikoen sarea gara.

AINHOA USANDIZAGA ESTARLOA
Dantzari eta sortzailea
Ainhoa Usandizaga Estarloa Hernani jaio zen 1994ean. Burgoseko dantza eskola profesionalean ikasketak egin ondoren, Madrilera joan zen bere lehen dantza komapinian lan egitera. Madriden hainbat koreograforekin ikasten eta lanean jarraitzeko aukera izan zuen, haien artean Ana Erdozain, Jesus Rubio, Amaya Galeote, Chevi Muraday… Ondoren Poliana Limaren konpainiako kide bilakatzen da, Las cosas se mueven y no dicen nada eta Las cosas en la distancia piezekin Europatik gira bat eginez. Honez gain Back Production produktoraren Metarmorphoses obra interdisziplinarrean parte hartzen du dantzan, kantuan eta interpretazioan. 2019an Euskal Herrira itzultzen da, Donostiako Cielo Raso konpainiarekin lanean hasi ahal izateko. Bertan Piedra eta Hâmaïkà ikuskizunak eszenaratzen ditu. Aldi berean Gasteizko Proyecto Larrua konpainiaren La casa vacía eta Bilboko Almudena Perezen Ultra Violet piezetan ere parte hartzen du dantzari bezela. Gaur egun, konpainia horietako interprete izateaz gain, Bihar bere lehenengo sorkuntza aurkeztu du.
%20BN.jpg)
.jpg)
MANU GAIGNE BEOBIDE
Musikaria eta sortzailea

Donostian (Gipuzkoa) jaioa, 1995an. Musika garaikideko performance masterra amaitu zuen, Escola Superior de Musica e Artes unibertsitatean, Oporton 2021an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arte ikasketak egiteko bekarekin. Honen aurretik Musikako Goi-Mailako ikasketak egin zituen Musikenen, perkusioan espezializaturik, 2018an amaitutakoak. 2019. urtean, Nano Drumming Grupo de Percussao taldearen akademiaren parte izan zen. 2024. urtean Garazi Navas musikariarekin batera “sonografia irudipenak” proiektua sortu du, Euskal Herriko espazio ezberdinen soinu eraldaketaren inguruko hausnarketa ardatz duen proiektu musikala. 2023. urtean Puy Barral poetarekin batera eginiko “Huesos” proiektu esznikoa aurkeztu zuen. Jone Amezaga dantzariarekin batera “Remedios Vals” pieza sortu zuen 2022 urtean, musika ta dantzaren arteko lenguaia aman-komunaren inguruan hausnartzen duena. Pieza hau azken hiru rteetako ibilbidearen emaitza izan da, 2020an “Zerbait.Noizbai.Nonbait” ikerketarekin hasi zena. Interprete bezala hainbat talderekin jotzen du eta jo du, hala nola, Bilbao Sinfonietta, Sigma Project, Hatxe, Sarrabete, Haatik Dantza konpainia, Gasteizeko banda edota BOS. “La columna infame” antzezlanean edota Circo de Natal do Coliseuko musikaria izan zen ere.

ALAIONDO ESTUDIOA
Irudi korporatiboa eta diseinua

.jpg)
ETANOWSKI
ARGAZKILARIA

Renata L. Etanowski argazkilaria, bideo-errealizatzailea eta argitalpen-diseinatzailea da. Dantza garaikidean eta arte eszenikoetan espezializatuta dago. Polonian eta Ivasfot Donostian egin zituen argazkilaritza ikasketak. 2020an amaitu zen Diseinu Editorialeko eta Argitalpen Digitaletako Masterra Bartzelonan. Artelekun argazkigintzako workshop-ak eginez osatu zuen bere prestakuntza, Hellen van Meene, Bart Hess, William Selden eta Eduardo Momeñerekin. Bideoko formakuntza Larrotxenean borobildu zuen Laurent Defauche, Pablo Malo, Oscar Tejedor eta Txintxua Filmsekin. Aurrekoaz gain, Berlinen, Pool-Tanz Festival/Sarah Möller-ekin, "Arranging Movement in Film" ikastaroa gauzatu zuen. "Argazkigintza terapeutiko eta parte-hartzailearen laborategia", Ainhoa Vallerekin burutu zuen, Bilbon, eta LAV Madrilen. Euskal konpainia garrantzitsuekin lan egiten du: LASALA, Osa+Mujika, Lokke_Olatz de Andres, Amaia Elizaran, Paula Parra, Kanpai, LaRutan, Iker Karrera, Myriam Perez, Mari Zaunka, Caminate/Ohiana Varela, Denis Martínez Roque, Enbata, Hika Teatroa, besteak beste.